83. ALDIZKARIA - 2016ko maiatzaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

LANDA GARAPENEKO, INGURUMENEKO ETA TOKI ADMINISTRAZIOKO DEPARTAMENTUA. Informazio publikoaren iragarkia. Ingurumen baimen integratua emateko espedientea, Jimeno Berastegui Juan Carlosek, Jimeno Iriarte Juanek eta Silviak sustatua.

Kutsaduraren aurkako Aurreneurri eta Kontrol Integratuei buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 16. artikuluan xedatutakoa betez, aditzera ematen da aipatu espedientearen dokumentazioa jendaurrean egonen dela hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko bulegoetan (Gonzalez Tablas kalea, 9, beheko solairua, Iruña), jendea hartzeko orduetan (08:30etik 14:30era arte), edozein pertsona fisikok edo juridikok azter dezan eta, nahi izanez gero, alegazioak aurkez ditzan aipatu hogeita hamar egun balioduneko epean.

Espediente kodea: 0001-0038-2016-000004.

Instalazioa: hondakin arriskugabeen kudeatzaileak (konpostajea).

Titularra: Jimeno Berastegui Juan Carlos, Jimeno Iriarte Juan eta Silvia.

Tokia: 13. poligonoa, 1342. lurzatia, II. sektorea.

Koordenatuak: UTM-ETRS89, 30N ardatza, X: 598.181,000 eta Y:
4.714.646,000.

Udalerria: Artaxoa.

Proiektua: konpostaje planta.

Iruñean, 2016ko martxoaren 31n.–Ingurumen Kalitatearen eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Iragarkiaren kodea: F1603792