83. ALDIZKARIA - 2016ko maiatzaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

74E/2016 EBAZPENA, martxoaren 22koa, Ingurumen Kalitatearen eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariak emana, Oltza Zendeako udal mugapean hondakinak kudeatzeko dagoen instalazio baten Ingurumen baimen integratua ofizioz aldatzen duena. Instalazioaren titularra Contenedores Iruña SL da.

Instalazio horrek badu Ingurumen baimen integratua, Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren abuztuaren 19ko 01687/2009 Ebazpenaren bidez emana, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea aplikatuz. Baimen hori Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren uztailaren 16ko 509E/2015 Ebazpenaren bidez eguneratu zen.

2015eko abenduaren 2an, titularrak eskatu du bere Ingurumen integratuko baimenean jasotako baldintzak aldatzeko; zehazki, eskatu du ekoiztu eta kudeatzen ahal dituen hondakinen artean Olioa urarekin sartzea, LER 12 01 09*.

Instalazioak, garbiketa lanak egiten dituenean, hidrokarburoak dituen ura ekoizten du, eta badu toki bat hondakin hori behar diren segurtasun baldintzetan gordetzeko; gainera, noizean behin, kudeatzen dituen instalazioetan ere aurki daiteke hondakin hori.

Aurreko guztia kontuan hartuta, irizten da eskatutako aldaketak bide ematen duela instalazioak ingurumenaren aldetik egoki funtzionatzeko, eta bat datorrela eskura dauden teknika onenak aplikatzeko irizpidearekin; horregatik, bidezkoa da hondakin horiek sartzea enpresaren Ingurumen integratuaren baimenean.

Onartutako aldaketak ez du eragozten instalazioaren funtzionamendu egokia ingurumenari dagokionez, eta bat dator Ingurumen baimen integratuan ezarritako gehieneko emisio mailarekin eta gainerako betebeharrekin, bai eta eskura dauden teknikarik onenak aplikatzeko irizpidearekin ere.

Kasu honetan, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 27. artikuluko d) letran aurreikusitako inguruabarrak gertatzen direla iritzi da, eta, horrenbestez, bidezko da Ingurumen baimen integratuan ezarritako baldintzak ofizioz aldatzea, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzen duen Erregelamenduaren 28. artikuluan aurreikusitako administrazio prozedurarekin bat, eta ez da bidezkotzat jo aldaketa-espediente hau jendaurrean jartzea.

Ebazpen proposamenaren tramitazio prozesuan entzutea eman zaio instalazioaren titularrari hogeita hamar egunez, eta ez du proposamenaren aurkako alegaziorik aurkeztu.

Adierazitakoarekin bat, eta Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiaren irailaren 22ko 63/2015 Ebazpenaren bidez esleitu zaizkidan eskumenak erabiliz, haren bidez Ingurumen Kalitatearen eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendariaren, Biodibertsitatearen Zerbitzuko zuzendariaren, Mendi Zerbitzuko zuzendariaren eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuko zuzendariaren esku uzten baita indarreko araudiak Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiari esleitzen dizkion zenbait eskumen administratiboren erabilera,

EBATZI DUT:

Lehendabizikoa.–Oltza Zendeako udal mugapean hondakinak kudeatzeko dagoen instalazio baten Ingurumen baimen integratua ofizioz aldatzea. Instalazioaren titularra Contenedores Iruña SL da. Aldaketak ebazpen honen eranskinean zehazten dira, eta Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiak uztailaren 16an emandako 509E/2015 Ebazpenaren eranskinetan ezarritako funtzionamendu-baldintzei dagozkie. Ebazpen horren bidez, instalazioaren Ingurumen baimen integratua eguneratu zen.

Bigarrena.–Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren uztailaren 16ko 509E/2015 Ebazpenaren bidez instalazio horri emandako Ingurumen baimen integratuan hondakin-uren isurketei eta hondakinen produkzioari eta kudeaketari buruzko baimen eta inskripzioen indarraldia mantentzea, ebazpen honetan xedatutakoaren aurka ez dauden bitartean.

Hirugarrena.–Ebazpen honetan bildu diren baldintzak ez betetzeak berarekin dakar ingurumeneko diziplina neurriak hartzea, hain zuzen ere, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuei buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen IV. tituluan jasotakoak, galarazi gabe sektoreko legerian ezarritakoa, aplikatzekoa izaten segituko baitu, eta, horren osagarri, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen VI. tituluan ezarritako zehapen araubidea.

Laugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Bosgarrena.–Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta interesdunek, administrazio publikoek izan ezik, gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete haren aurka, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean. Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean. Ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita kontatuko dira epeak.

Seigarrena.–Ebazpen hau Contenedores Iruña SLri, Oltza Zendeako Udalari eta Ebroko Ur Konfederazioari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2016ko martxoaren 22an.–Ingurumen Kalitatearen eta Klima Aldaketaren Zerbitzuko zuzendaria, Pedro Zuazo Onagoitia.

Oharra: ebazpen honetan aipatzen diren eranskinak interesdunen eskura daude Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiaren bulegoetan (González Tablas kalea, 9, behea, Iruña), Ingurumen Kalitatearen eta Klima Aldaketaren Zerbitzuan, eta Nafarroako Gobernuaren web atarian, hain zuzen ere Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren sailean, “Ingurumen baimenak” kontsulten atalean.

Iragarkiaren kodea: F1603609