83. ALDIZKARIA - 2016ko maiatzaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

157/2016 EBAZPENA, martxoaren 17koa, Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak emana, otsailaren 17ko 83/2016 Ebazpenean egindako akatsak zuzentzen dituena. Ebazpen horren bidez, arauak eman ziren Oinarrizko Hezkuntzan, Haur Hezkuntzako bigarren zikloan, Batxilergoan eta Erdi eta Goi Mailako Heziketa Zikloetan hezkuntza itunak aldatzeko 2016-2017 ikasturterako.

Otsailaren 17ko 83/2016 Ebazpenaren azalpen zatiaren hirugarren lerroaldean akats bat egin denez (otsailaren 17ko 112/2014 Ebazpenaren zenbakia oker eman zen), Baliabide Ekonomikoen Zerbitzuko zuzendariak hura zuzentzeko txostena aurkeztu du.

Uztailaren 24ko 450/2014 Ebazpenaren bidez (168. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, abuztuaren 28koa), hezkuntza itunak onetsi ziren, lau urterako, Haur Hezkuntzako 2. zikloan eta Batxilergoan, otsailaren 21eko 112/2014 Ebazpenak emandako arauei jarraikiz (48. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, martxoaren 11koa); hurrengo ikasturterako, maila horien hezkuntza ituna aldatu zen maiatzaren 22ko 233/2015 Ebazpenaren bidez (115. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 16koa), eta gero irailaren 25eko 117/2015 Ebazpenaren bidez aldatu zen.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Otsailaren 17ko 83/2016 Ebazpenean akats bat egin dela ikusirik, ondotik ematen da behar den zuzenketa:

Azalpen zatiaren hirugarren lerroaldean, hauxe dioen tokian:

“...otsailaren 21eko 122/2014 Ebazpenak emandako arauei jarraikiz...”

Honakoa behar du:

“...otsailaren 21eko 112/2014 Ebazpenak emandako arauei jarraikiz...”

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

3. Ebazpen hau Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Giza Baliabideen Zerbitzuari, Antolamenduaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzuari, Lanbide Heziketaren Zerbitzuari, Baliabide Ekonomikoen Zerbitzuari eta Eskolatzearen Batzorde Nagusiko buruari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2016ko martxoaren 17an.–Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusia, Juan Ramón Elorz Domezain.

Iragarkiaren kodea: F1603627