1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
Laburpena, Turismo eta Merkataritzako zuzendari nagusiaren apirilaren 14ko 175/2016 Ebazpenarena. Horren bidez, kontsumitzaile eta erabiltzaileen elkarteei diru-laguntzak emateko 2016ko deialdia onetsi da.
Oharra: testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). BDNS (identifikazioa): 304500.
Hartzaile mota:
Nafarroako kontsumitzaile eta erabiltzaileen elkarteak, irabazi-asmorik gabeak, legez eratuak eta Nafarroako Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Elkarteen Erregistroan inskribatuak daudenak.
Deialdiaren xedea:
Nafarroako kontsumitzaile eta erabiltzaileen elkarteei kontsumoaren arloan 2016. urtean egiten dituzten proiektu eta jardueretarako emanen zaizkien diru-laguntzen araubidea ezartzea.
Eskatzaile bakoitzak kontsumitzaileei informazioa eta prestakuntza emateko proiektu bakar baterako diru-laguntza jaso dezake.
Eskaerak aurkezteko epearen hasiera eta bukaera:
Hasiera, argitaratu eta biharamunean.
Bukaera, epea hasi eta 30 egun naturalera.
Egiaztagiriak aurkezteko epea:
2016ko abenduaren 30era arte.
Kontu-sailean dagoen aurrekontua, guztira:
30.000 euro.
Laguntzak emateko prozedura:
Norgehiagoka.
Iruñean, 2016ko apirilaren 14an.–Turismo eta Merkataritzako zuzendari nagusia, Maitena Ezkutari Artieda.
Iragarkiaren kodea: F1604991