83. ALDIZKARIA - 2016ko maiatzaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

Laburpena, Eskubide Sozialetako kontseilariaren apirilaren 8ko 189/2016 Foru Aginduarena. Horren bidez, sahararrei laguntza humanitarioa emateko proiektuetarako 2016ko diru-laguntzen deialdiaren oinarriak onetsi dira.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorrari buruzko 17.3.b eta 20.8 artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). BDNS (identifikazioa): 304518.

Lehendabizikoa.–Onuradunak: baldintza hauek betetzen dituzten GGKEak: legez eraturiko pertsona juridikoak izatea; egoitza edo ordezkaritza iraunkorra Nafarroako Foru Komunitatean izatea; bere helburu sozialak bete ahal izateko behar besteko egitura izatea eta proposatutako helburuak lortzeko behar den esperientzia eta esku hartzeko gaitasuna frogatzea; bere zerga betebeharretan egunean izatea; eta diru-laguntzen onuradun izateko Diru-laguntzei buruzko Foru Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. idatz-zatietan aipatutako gainerako debekuetako bat ere ez izatea.

Bigarrena.–Helburua: Tindufeko (Aljeria) kanpalekuetan errefuxiaturik bizi diren sahararrei oinarrizko elikagaien hornidurako defizita arintzen laguntzeko ekintza humanitarioak finantzatzea. Diru-laguntzen xedea izanen da elikagai behar-beharrezkoak erostea eta errefuxiatuen kanpalekuetaraino garraiatzea. Jarduketa urtebeterako diseinatu beharko da.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak: 189/2016 Foru Agindua, apirilaren 8koa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, sahararrei laguntza humanitarioa emateko proiektuetarako 2016ko diru-laguntzen deialdia egiten duena.

Laugarrena.–Zenbatekoa: helburu horretara, guztira, 200.000 euro bideratu dira 2016ko gastuen aurrekontuko “Laguntza humanitarioa Mendebaldeko Saharan” izeneko 900004 91100 4819 143104 kontu-sailaren kargura.

Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea: eskaerak aurkezteko epea 30 egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2016ko apirilaren 8an.–Eskubide Sozialetako kontseilaria, Miguel Laparra Navarro.

Iragarkiaren kodea: F1604907