1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
Laburpena, Eskubide Sozialetako kontseilariaren apirilaren 8ko 188/2016 Foru Aginduarena. Horren bidez, larrialdietako ekintza humanitario espezializatuaren arloko diru-laguntzen deialdiaren oinarriak onetsi dira 2016rako.
Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). BDNS (identifikazioa): 304521.
Lehendabizikoa.–Onuradunak: baldintza hauek betetzen dituzten GGKEak: Garapenerako Nazioarteko Lankidetzarako Agentzian erregistraturiko pertsona juridikoak izatea, legez eratuak; egoitza soziala edo ordezkaritza iraunkorra Nafarroan izatea; bere zerga betebeharretan egunean izatea; eta diru-laguntzen onuradun izateko Diru-laguntzei buruzko Foru Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. idatz-zatietan aipatutako gainerako debekuetako bat ere ez izatea.
Bigarrena.–Xedea: nazioarteko lankidetzan espezializatuta diren garapenerako gobernuz kanpoko erakundeek (GGKE aurrerantzean) garapen bidean diren herrialdeetan ekintza humanitarioaren arloan egiten dituzten esku-hartzeak finantzatzea. Helburuak hauexek dira: larrialdiko fasean, laguntza eta babesa ematea hondamendien biktimei, izan hondamendi naturalak edo gizakiak sortuak, eta hondamendien zuzeneko ondorioen biktima direnei, oinarrizko ondasunak eta zerbitzuak ahalik eta azkarren emanez, bizirik jarrai dezaten bermatzeko eta ukitutako pertsonen sufrimendua arintzeko. Krisi humanitario kronikoetan, berriz, behar den laguntza eta sorospena ematea ukitutako populazioei, bereziki, populazio horiek ezin dutenean sorospenik jaso beren agintariengandik, edo inongo aginterik ez dagoenean.
Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak: 188/2016 Foru Agindua, apirilaren 8koa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, larrialdietako ekintza humanitario espezializatuaren arloko diru-laguntzen deialdia egiten duena 2016rako.
Laugarrena.–Zenbatekoa: helburu horietarako, guztira, 240.000 euro bideratuko dira, 2016ko gastuen aurrekontuko “Nazioarteko larrialdietarako laguntzak” izeneko 900004 91100 4819 143103 kontu-sailaren kargura.
Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea: eskaerak aurkezteko epea 20 egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Iruñean, 2016ko apirilaren 8an.–Eskubide Sozialetako kontseilaria, Miguel Laparra Navarro.
Iragarkiaren kodea: F1604906