1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
Laburpena, Eskubide Sozialetako kontseilariak apirilaren 8an emandako 187/2016 Foru Aginduarena. Horren bidez, 2016. urtean garapenerako lankidetzako urteko proiektuak egiteko diru-laguntzen deialdia egiten da.
Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). BDNS (identifikazioa): 304508.
Lehendabizikoa.–Onuradunak.
Baldintza hauek betetzen dituzten GGKEak: legez eraturiko pertsona juridikoak izatea; egoitza edo ordezkaritza iraunkorra Nafarroako Foru Komunitatean izatea; esku-hartzea egin behar den eskualdean bertako bazkide edo partaide bat izatea; bere zerga betebeharretan egunean izatea; eta diru-laguntzen onuradun izateko Diru-laguntzei buruzko Foru Legearen 13. artikuluko 2. eta 3. idatz-zatietan aipatutako gainerako debekuetako bat ere ez izatea. Aurrekoez gain, batasunak ere izan daitezke onuradun.
Bigarrena.–Helburua.
Nafarroako erakundeek proposatzen dituzten proiektuak, garapen bidean diren herrialdeetako bazkideekin batera gauzatzen direnak, finantzatzea; haien helburua izanen da herritarren bizi baldintzak hobetzea, eta laguntza emanen dute pobreziaren kontra borrokatzeko eta giza garapena sustatzeko. Urtebeterako diseinatuko dira.
Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.
Eskubide Sozialetako kontseilariak apirilaren 8an emandako 187/2016 Foru Agindua. Horren bidez, 2016. urtean garapenerako lankidetzako urteko proiektuak egiteko diru-laguntzen deialdia egiten da.
Laugarrena.–Zenbatekoa.
Helburu horietarako, guztira, 2.720.000 euro bideratuko dira, 2016ko gastuen aurrekontuko “Garapenerako nazioarteko lankidetza” izeneko 900004-91100-4819-143102 kontu-sailaren kargura.
Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea.
Eskaerak aurkezteko epea 20 egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Iruñean, 2016ko apirilaren 8an.–Eskubide Sozialetako kontseilaria, Miguel Laparra Navarro.
Iragarkiaren kodea: F1604926