1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
62/2016 EBAZPENA, apirilaren 1ekoa, Justiziako zuzendari nagusiak emana, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko Justizia Zuzendaritza Nagusiko zerbitzuko zuzendarien aldi baterako ordezkoak izendatzen dituena.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 41.3 artikuluak xedatzen duenez, zerbitzuko zuzendaritza bat hutsik dagoenean, titularra kanpoan edo eri dagoenean edo aldi baterako ezintasunen bat duenean, zerbitzuko zuzendari hori zer organoren menpe dagoen, horrexek izanen du ordezkoa izendatzeko eskumena, betiere horren gaineko berariazko araudirik ez badago. Artikulu horretako 6. atalaren arabera, ordezkoen izendapena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, salbu kasu jakin batzuetarako izendatzen direnena.
Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren 5.c) artikuluak xedatzen du zuzendari nagusiei dagokiela zerbitzuko zuzendarien, ataleko buruen, bulegoko buruen eta Zuzendaritza Nagusian sailkatuta dauden beheragoko beste unitate batzuetako buruen aldi baterako ordezkoak izendatzea.
Horiek horrela, aipatu legezko aginduen bidez emandako eskudantziak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Giza Baliabideen eta Baliabide Materialen Kudeaketarako Zerbitzuko zuzendariaren kargua hutsik dagoenean, hura kanpoan edo gaixorik dagoenean edo beste ezintasun bat duenean, aldi baterako ordezkoak honako hauek izanen dira, hurrenez hurren:
a) Proiektuen Ataleko burua.
b) Baliabide Materialen Ataleko burua.
2. Justiziako Gizarte Zerbitzuko zuzendari kargua hutsik dagoenean, titularra kanpoan edo eri denean edo ezintasunen bat duenean, Nafarroako Delituen Biktimei Laguntzeko eta Organo Judizialekin Aritzeko Ataleko buruak ordeztuko du titularra aldi baterako.
3. Indarrik gabe uztea Lehendakaritza eta Justiziako zuzendari nagusiak martxoaren 22an eman 178/2013 Ebazpena, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Lehendakaritza eta Justizia Zuzendaritza Nagusiko zerbitzuko zuzendarien aldi baterako ordezkoak izendatzen dituena.
4. Ebazpen hau interesdunei eta Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.
5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.
Iruñean, 2016ko apirilaren 1ean.–Justiziako zuzendari nagusia, María Lourdes Aldave Villanueva.
Iragarkiaren kodea: F1603881