1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak
ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2016ko apirilaren 27an hartua, Joaquín Ansa Erice jauna Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluko buru izendatzen duena.
Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluari buruzko uztailaren 2ko 15/2008 Foru Legearen 19.1 artikuluak ezartzen du erakundeko burua interes sozialak ordezkatzen dituzten kideen artean izendatuko dela, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluko kideen gehiengoak proposaturik.
Bestetik, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluaren Antolaketari eta Funtzionamenduari buruzko Erregelamenduaren 30. artikuluak ezartzen du Gizarte Kontseiluko burua Nafarroako Gobernuaren erabakiaren bidez izendatuko dela.
Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluak, 2016ko apirilaren 26an egindako bilkuran, Joaquín Ansa Erice jauna aukeratu du Gizarte Kontseiluko buru.
Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik,
ERABAKI DU:
1. Joaquín Ansa Erice jauna Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Kontseiluko buru izendatzea.
2. Erabaki hau Nafarroako Unibertsitate Publikoari eta Hezkuntza Departamentuari igortzea, eta interesdunari jakinaraztea.
3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Iruñean, 2016ko apirilaren 27an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari idazkaria, María José Beaumont Aristu.
Iragarkiaren kodea: F1605100