82. ALDIZKARIA - 2016ko apirilaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

35E/2016 FORU AGINDUA, apirilaren 5ekoa, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko kontseilariak emana. Horren bidez, behin betiko onetsi da Tuterako Hiri Antolamendurako Plan Orokorreko aldaketa, lurzoru urbanizaezineko arau partikularretako 3.1.C artikuluari buruzkoa, abeltzaintza intentsiboaren kontzeptua eta jarduera arautzeko xedea duena. Sustatzaileak Diego Madurga Calahorra eta Alberto Madurga Chivite dira.

Tuterako Udalak idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu du Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuan, behin betiko onets dadin.

Ikusirik aurkeztutako dokumentazioa, bai eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuaren txostena ere, bidezkoa da espedientea behin betiko onestea.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen abuztuaren 28ko 137/2015 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Behin betiko onestea Tuterako Hiri Antolamendurako Plan Orokorreko aldaketa, lurzoru urbanizaezineko arau partikularretako 3.1.C artikuluari buruzkoa, abeltzaintza intentsiboaren kontzeptua eta jarduera arautzeko xedea duena. Sustatzaileak Diego Madurga Calahorra eta Alberto Madurga Chivite dira.

2. Adieraztea foru agindu honek ez duela administrazio bidea amaitzen. Administrazio publikoak ez diren interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, legezkotasuna kontrolatzen duen onespen honen aurka, foru agindu hau jakinarazi edo Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Halaber, onetsitako hirigintza araudiaren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, edukia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta bi hilabeteko epean, dagokion udalak eskaturik.

Administrazio publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du galarazten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

3. Foru agindu hau Diego Madurga Calahorra jaunari, Alberto Madurga Chivite jaunari eta Tuterako Udalari jakinaraztea, dagokion hirigintza arloko araudia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dezan.

4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2016ko apirilaren 5ean.–Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilaria, Isabel Elizalde Arretxea.

Iragarkiaren kodea: F1604121