82. ALDIZKARIA - 2016ko apirilaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARGUEDASKO, VALTIERRAKO, ALESBESKO, MILAGROKO
ETA CADREITAKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2016ko aurrekontua eta plantilla organikoa. Hasierako onespena

Mankomunitateko Batzarrak, 2016ko apirilaren 19an egin bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen 2016ko aurrekontu orokor eta bakarra, hura betearazteko oinarriak eta plantilla organikoa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako aurrekontua, hura betearazteko oinarriak eta plantilla organikoa Idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Cadreitan, 2016ko apirilaren 20an.–Burua, María Asunción Navarro Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L1604798