82. ALDIZKARIA - 2016ko apirilaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Aldaketa, I. eta II. zabalguneetako Barne Berrikuntzarako
Plan Berezian, Santo Angel egoitza handitzeko.
Behin betiko onespena

Iruñeko Udalak, 2016ko apirilaren 7an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 07-ABR-16 (8/CU).

«Iruñeko I eta II. zabalguneetako Barne Berrikuntzarako Plan Berezia Santo Ángel egoitza handitzeko xedearekin aldatzeko dokumentua hasiera batez onetsi ondotik (JOB 15-12-2015) jendaurrean egondako epea iraganik, ez da haren aurkako alegaziorik aurkeztu. Ikusirik Iruñerriko Mankomunitatearen txostenak, 2016ko otsailaren 12ko eta 2016ko martxoaren 30eko sarrera-data dutenak, eta sustatzaileak 2016ko martxoaren 10ean aurkeztutako txostena, betiere Hirigintza Gerentziako arkitektoaren 2016ko apirilaren 1eko txostenarekin bat, erabaki da:

1. Behin betiko onestea aldaketa, I. eta II. zabalguneetako Barne Berrikuntzarako Plan Berezian, Santo Ángel egoitza handitzeko, Nicolás Arganza Álvarok sustatua, Los Tobares Solar SLU ordezkatuz, 2015eko maiatzaren 19an aurkeztu baitzen tramitatzeko. Orobat, onestea Bideragarritasun eta iraunkortasun ekonomikoari buruzko memoria, Jesús María Ramirez Sánchezek aurkeztua 2015eko azaroaren 23an eta sustatzaileak 2016ko martxoaren 10ean aurkeztutako txostena.

2. Igor bekio Nafarroako Gobernuari erabaki hau eta onetsitako agiriaren ale bat, eta argitara bedi Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean.»

Ebazpen honen kontra errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2016ko apirilaren 20an.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.

Eranskina

Dokumentazio grafikoa (PDF).

Iragarkiaren kodea: L1604941