82. ALDIZKARIA - 2016ko apirilaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Xehetasun azterlana, Iruñeko Udal Planeko U.I. XV unitateko Z-1 eta U.I. V unitateko Z-12 eremuei (Club Natación) dagokienez. Behin betiko onespena

Iruñeko Udalak, 2016ko apirilaren 7an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 07-ABR-16 (9/CU).

«Iruñeko Udal Planeko U.I. XV unitateko Z-1 eta U.I.V unitateko Z-12 eremuen xehetasun azterlanaren hasierako onespena (JOB 12-01-2016) argitaratu zen 2016ko 41. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 1ean; horren ondotik, jendaurreko epea haren aurkako inolako alegaziorik jaso gabe iragan denez, honako hau erabaki da:

1. Behin betiko onestea xehetasun azterlana, Iruñeko Udal Planeko U.I. XV unitateko Z-1 eta U.I. V unitateko Z-12 eremuei (Club Natación) dagokienez, Víctor Manuel Mier Mendiguchíak sustatua Club Natación Pamplonaren izenean.

2. Erabaki hau, onetsitako xehetasun azterlanaren ale batekin batera, igortzea Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiari eta ukituei, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki oholean argitaratzea.»

Ebazpen honen kontra errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2016ko apirilaren 11n.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.

Eranskina

Xehetasun azterlana, Club Natación eremua (PDF).

Iragarkiaren kodea: L1604940