82. ALDIZKARIA - 2016ko apirilaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Aldaketa puntuala Noain Elortzibarko Udal Planeko antolamendu xehakatuko determinazioetan, Noaingo 1. poligonoko 476. lurzatian eragiten duena, Neumáticos Bidasoa SLk sustatua.
Behin betiko onespena

Noain Elortzibarko Udalak, 2016ko apirilaren 12an egin bilkuran, hau erabaki du:

1. Behin betiko onestea Noain Elortzibarko Udal Planeko antolamendu xehakatuko determinazioetan aldaketa puntuala egiteko Testu Bategina, Neumáticos Bidasoa SLk sustaturik. Aldaketak Noaingo 1. poligonoko 476. lurzatian eragiten du.

2. Iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, hirigintzako araudiarekin batera.

3. Erabakia sustatzaileari jakinaraztea, eta horren kopia bat eta egin diren txostenak igortzea Nafarroako Gobernuko Lurraldearen Antolamendu Departamentura –Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74.3 artikuluan xedatutako ondorioak izan ditzan– eta Iruñerriko Mankomunitatera.

Noain Elortzibarren, 2016ko apirilaren 13an.–Alkate udalburua, José Ignacio Erro Lacunza.

Eranskina

Informazio grafikoa (PDF).

Iragarkiaren kodea: L1604911