82. ALDIZKARIA - 2016ko apirilaren 29a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Aldaketa puntuala Noain Elortzibarko eta Zuluetako Udal Planeko antolamendu xehakatuko determinazioetan, Zuluetako U.E. 6.2 exekuzio unitateari dagokionez. Behin betiko onespena

Noain Elortzibarko Udalak, 2016ko apirilaren 12an egin bilkuran, hau erabaki du:

1. Behin betiko onestea Noain Elortzibarko eta Zuluetako Udal Planeko antolamendu xehakatuko determinazioetan, Zuluetako U.E. 6.2 exekuzio unitatean, aldaketa puntuala egiteko testu bategina, Inamay Enterprisek sustaturik.

2. Erabaki hau jakinaraztea sustatzaileari eta interesdunei, Iruñerriko Mankomunitateari eta Nafarroako Gobernuko Sustapen eta Etxebizitza Departamentuari, onetsitako dokumentu bateginaren eta luzatutako txostenen kopiarekin batera.

3. Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 81. artikuluan xedatua betez, erabaki hau eta araudia argitaratzeko agintzea.

Noain Elortzibarren, 2016ko apirilaren 13an.–Alkate udalburua, José Ignacio Erro Lacunza.

ERANSKINA

Hirigintzako fitxa partikularra, Zuluetako 6. eremuko U.E.6.2 unitatea (PDF).

Iragarkiaren kodea: L1604902