82. ALDIZKARIA - 2016ko apirilaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

25/2016 FORU DEKRETUA, apirilaren 20koa, Ana Elisa de Gregorio García andrea Agoizko 1. eta 2. Jabetza Erregistroko erregistratzaile izendatzen duena.

Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiaren 2016ko otsailaren 4ko Ebazpenaren bidez (otsailaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofiziala), 293. lehiaketa arruntaren deialdia egin zen ebazpenaren aurreko egunean Espainian hutsik zeuden Jabetzaren, Merkataritzako eta Ondasun Higigarrien Erregistratzaileen lanpostu guztiak betetzeko.

Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 52.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, Nafarroako Gobernuari dagokio Foru Komunitatean aritu behar duten jabetza erregistratzaileak izendatzeko eskumena.

Agindu horretan ezarritakoa betetzeko, Justizia Ministerioko Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiak deitutako lehiaketaren espedientea igorri dio Nafarroako Gobernuari, baita aipatu zuzendaritza nagusiaren 2016ko martxoaren 31ko Ebazpena ere, 293. lehiaketa arrunta ebazten baitu.

Bidezkoa da, hortaz, jabetza erregistratzailea izendatzea, Justizia Ministerioak egindako proposamenari jarraituz.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2016ko apirilaren 20ko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. Ana Elisa de Gregorio García andrea Agoizko 1. eta 2. Jabetza Erregistroko erregistratzaile izendatzea.

2. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Foru dekretu hau interesdunari eta Erregistroen eta Notariotzaren Zuzendaritza Nagusiari eta Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko buruari jakinaraztea.

Iruñean, 2016ko apirilaren 20an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Uxue Barkos Berruezo.–Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilaria, María José Beaumont Aristu.

Iragarkiaren kodea: F1604889