82. ALDIZKARIA - 2016ko apirilaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

Laburpena, apirilaren 12ko 111/2016 Foru Aginduarena. Horren bidez abeltzaintzako saneamendu kanpainetan hildako behi-aziendako taldeak berriz eratzeko laguntzak ematea arautzen da, eta laguntzen deialdia onesten da 2016. urterako.

Oharra: testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). BDNS (Identifikazioa): 304051.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoarekin bat.

Lehendabizikoa.–Onuradunak.

Laguntzen onuradunak abeltzaintzako ustiategien titularrak izanen dira, ustiategi horiek ETEak izanda, deialdia argitaratu aurreko urtean abereen nahitaezko hilketa bukatu baldin badute, betiere hildako behi-azienda 18 hilabetetik gorakoa bada.

Bigarrena.–Xedea.

Foru agindu honen xedea da abeltzaintzako behi ustiategien berreraketa ekonomikoki konpentsatzeko laguntzak ezartzea, abenduaren 20ko 2611/1996 Errege Dekretuan ezarritako planetan ageri diren gaixotasunak desagerrarazteko nahitaezko osasun neurriak aplikatzen direnean jarduera utzi ez dadin. Dekretu horrek gaixotasunak desagerrarazteko programa nazionalak arautzen ditu. Batzordearen 2014ko ekainaren 25eko 702/2014 (EB) Erregelamenduaren 26. artikuluan jasotako aplikazio eremuan, salbuespen baldintzetan eta laguntza kategorietan kokatzen da laguntza araubide hau eta 2016tik 2020ra arte izanen du indarra; erregelamendu horrek barne merkatuarekin bateragarriak diren zenbait laguntza kategoria deklaratzen ditu nekazaritza eta basogintza sektoreetan eta landa eremuetan, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuta.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

Arau erregulatzaileak Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren apirilaren 12ko 111/2016 Foru Aginduan daude. Haren bidez abeltzaintzako saneamendu kanpainetan hildako behi-aziendako taldeak berriz eratzeko laguntzak emateko arauak onesten dira, eta laguntzen deialdia onesten da 2016. urterako.

Laugarrena.–Zenbatekoa.

50.000 euroko gastua baimentzen da laguntzen deialdi honen ondoriozko gastuetarako, 2016ko Gastuen Aurrekontu Orokorretako “Nahitaez hildako behiak ordezteko laguntzak” izeneko 710004-71320-7700-412203 kontu-sailaren kargura.

Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea.

Hilabeteko epea dago eskaerak aurkezteko, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Seigarrena.–Beste datu batzuk.

Laguntza zehazteko oinarri izanen dira aipatu foru aginduaren III. eranskineko taulan lortutako zenbatekoak, azienda mota, adina eta arraza garbia kontuan izanda.

Iruñean, 2016ko apirilaren 12an.–Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilaria, Isabel Elizalde Arretxea.

Iragarkiaren kodea: F1604708