82. ALDIZKARIA - 2016ko apirilaren 29a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

Laburpena, apirilaren 7ko 185/2016 Foru Aginduarena. Horren bidez, adingabeen babesaren esparruan aritzen diren irabazi-asmorik gabeko entitateentzako diru-laguntzen deialdia egin eta 2016. urteko gastua baimendu zen.

Oharra: testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). BDNS (identifikazioa): 303972.

185/2016 Foru Agindua, apirilaren 7koa, Eskubide Sozialetako kontseilariak emana, adingabeen babesaren esparruan aritzen diren irabazi-asmorik gabeko entitateentzako diru-laguntzen deialdia onesten duena eta 2016. urterako gastua baimentzen duena.

Lehendabizikoa.–Onuradunak.

Onuradunek baldintza hauek bete behar dituzte: pertsona juridikoa izatea; irabazi-asmorik ez izatea; diruz laguntzen den jarduera Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan egitea; eta bere estatutuen arabera erakundearen xedeetako bat izatea babesgabetasun arriskuan dauden adingabeekin edo babesgabetasuna prebenitzearekin lotutako jarduerak prestatzea.

Bigarrena.–Xedea.

Deialdi honen xedea da Nafarroako Foru Komunitateko adingabeen babesaren esparruan aritzen diren irabazi-asmorik gabeko entitateen funtzionamendurako eta jardueren sustapenerako diru-laguntzak emateko araubidea ezartzea 2016. urterako.

Diru-laguntza horien bidez bultzatu nahi da adingabeen babesaren eta babesgabetasun arriskuaren prebentzioaren esparruan aritzen diren elkarteek eta gainerako entitateek programak eta ekintzak egin ditzatela talde horien arrisku egoerak gutxitu eta desagerrarazteko.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

Oinarri arautzaileak Eskubide Sozialetako kontseilariaren apirilaren 7ko 185/2016 Foru Aginduan jaso dira, eta hura ere Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da.

Laugarrena.–Zenbatekoa.

116.470 euroko gastua baimentzen da, 2016ko gastuen aurrekontuko “PFEZaren %0,7ko funtsa, Adingabeen esparruko diru-laguntzen deialdia” izeneko 920008 93300 4819 231702 kontu-sailaren kargura.

Hona hemen programa bakoitzerako aurreikusitako zenbatekoak guztira:

a) Abegi-familiak sentsibilizatu, prestatu eta laguntzeko: 20.000 euro.

b) Familia adoptatzaileak sentsibilizatu, prestatu eta laguntzeko: 20.000 euro.

c) Babesgabetasun arrisku arina/moderatua duten adingabeentzako esku-hartze terapeutikoak eta gizarte eta hezkuntza arlokoak, eta/edo babesgabetasun arriskua sor dezaketen egoerei aurrea hartzea helburu dutenak, zehazki, egoera horietan dauden adingabeen bizi baldintzak hobetzera zuzendutako programetarako (lehen, bigarren eta hirugarren mailako prebentzio programa eta ekintzak eginez): 76.470 euro.

Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea.

Eskaerak aurkezteko epea 30 egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Seigarrena.–Beste datu batzuk.

Oinarri arautzaileen zortzigarren oinarrian zehazten diren agiriak erantsita aurkeztuko dira eskaerak.

Iruñean, 2016ko apirilaren 7an.–Eskubide Sozialetako kontseilaria, Miguel Laparra Navarro.

Iragarkiaren kodea: F1604614