81. ALDIZKARIA - 2016ko apirilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANDOSILLA

Udal Planeko UB-12 exekuzio unitatearen borondatezko birzatiketa. Hasierako onespena

Andosillako Udaleko alkate udalburuak, 2016ko apirilaren 18an, 094/2016 ebazpena eman zuen, Andosillako Udal Planeko UB-12 unitatea birzatitzeko proiektua hasiera batean onesten duena.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 168 eta 76. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Andosillan, 2016ko apirilaren 18an.–Alkate udalburua, José Manuel Terés Azcona.

Iragarkiaren kodea: L1604725