2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ANTZIN
3. sektoreko 8b lurzatiaren xehetasun azterlana. Hasierako onespena
Alkateak, Alkatetzak 2016ko apirilaren 18an eman 20/2016 Ebazpenaren bitartez, hasiera batean onetsi zuen Antzingo Arau Subsidiarioetako 3. sektoreko 8B lurzatiaren xehetasun azterlana, Fernando Cantero Domínguezek sustaturik.
Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.
Antzinen, 2016ko apirilaren 18an.–Alkatea, Javier Dallo Díaz de Zerio.
Iragarkiaren kodea: L1604695