81. ALDIZKARIA - 2016ko apirilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MONTEAGUDOKO, BARILLASKO ETA TULEBRASKO
UDALEN BATASUNA

2016ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Monteagudoko, Barillasko eta Tulebrasko Udalen Batasunak, 2015eko martxoaren 9an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2016ko plantilla organikoa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 236. artikuluari buruz xedatuari jarraikiz, onetsitako plantilla Monteagudoko Udaleko Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, han baitago Batasuneko burutza, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Monteagudon, 2016ko apirilaren 18an.–Alkate udalburua, Mariano Herrero Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: L1604750