2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MONTEAGUDOKO, BARILLASKO ETA TULEBRASKO
UDALEN BATASUNA
2016ko aurrekontua. Hasierako onespena
Monteagudoko, Barillasko eta Tulebrasko Udalen Batasunak, 2016ko apirilaren 15ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2016ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako aurrekontua hamabortz egunean egonen da ikusgai Monteagudoko Idazkaritzan, han baitago Batasuneko burutza, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Monteagudon, 2016ko apirilaren 18an.–Alkate udalburua, Mariano Herrero Ibáñez.
Iragarkiaren kodea: L1604749