81. ALDIZKARIA - 2016ko apirilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERDIALDE-MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA

Kreditu bereziaren espedientea. Hasierako onespena

Batzar Orokorrak 2016ko apirilaren 14an egin bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zen kreditu bereziaren espedientea, bi milioi, berrehun eta hirurogeita zortzi mila, hirurehun eta hirurogeita hamalau eurokoa, Hondakinen Ataleko Tafallako Romerales zabortegiaren zigilaketa eta berreskuratze kostuei aurre egiteko.

Erabaki hori jendaurrean egonen da 15 egunean, argitalpen honetatik aitzina, interesdunek egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Tafallan, 2016ko apirilaren 15ean.–Mankomunitateko burua, Pedro Leralta Piñán.

Iragarkiaren kodea: L1604688