2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BUÑUEL ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
4/2015 aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena
2016ko 53. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 17an, aurrekontuan 4/2015 aldaketa egiteko hasierako onespenaren erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
–MP 4/2015 Kreditu transferentzia:
Transferentzia aurrekontuko kontu-sail hauen artekoa da:
Gastuen kontu-saileko kreditua beheititzea:
31132 20400. Prebentzioko programa, 3.300 euro.
Beheititzeak, guztira, 3.300 euro.
Gastuen kontu-sailari kreditua ematea:
12100 21200. Mankomunitatearen egoitza mantentzea: 3.300 euro.
Gehitzeak, guztira, 3.300 euro.
Buñuelen, 2016ko apirilaren 19an.–Mankomunitateko burua, Tirso Calvo Zardoya.
Iragarkiaren kodea: L1604719