2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EGUESIBAR
Laburpena, 2016. urtean Eguesibarko Udalaren gizarte gaien arloaren helburuen barrenean Gizarte Ekintzaren Alorrean proiektuak eta/edo entitateak garatzen dituzten irabazi asmorik gabeko erakunde, instituzio, elkarte, talde eta kolektiboei diru-laguntzak emateko deialdiarena
Oharra: Testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). BDNS (Identifikazioa): 304280.
Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3b eta 20.8a artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke.
Onuradunak:
Oinarri hauetan aipatutako laguntzen onuradunak izan ahalko dira honako baldintza hauek betetzen dituzten erakunde, instituzio, elkarte, talde eta kolektiboak soilik:
Irabazteko asmorik ez izatea.
Gizarte Zerbitzuen esku hartzeko eremuaren barrenean, honelako jarduerak egitea: prebentzioa, asistentzia, gizarteratze-lana, eta herritarren parte-hartzearen sustapena eta sentsibilizazioa.
Proiektuen eta/edo zerbitzuen bideragarritasuna bermatzeko egitura eta bitartekoak izatea.
Eguesibarko Udalarekiko betebehar fiskalak eta ekonomikoak, oro har, eguneratuak izatea.
Xedea:
Diru-laguntzak eska daitezke Eguesibarko Udalaren gizarte gai, osasun eta inmigrazioko arloan lehentasunezkotzat jotzen diren jarduerak edo zerbitzuak finantzatzeko.
Finantzatuko den proiektu, jarduera edo zerbitzuaren zuzeneko hartzaileak izanen dira betiere Eguesibarko biztanleak.
Horretarako, ondoko jardukera eremuetako jarduera eta/edo zerbitzuak finantza daitezke:
–Gutxiengo etnikoendako arreta.
–Inmigrazioarendako arreta.
–Drogamendekotasuna dutenendako arreta.
–Desgaitasuna duten pertsonendako arreta, baita mendekotasuna dutenendako ere.
–Haur eta gazteendako arreta.
–Gizarte arloko boluntariotza.
–Familiaren dinamikarako laguntza.
–Tratu onen sustapena.
–Emakume eta gizonen arteko aukera berdintasunaren sustapena.
–Gizartearentzat interes berezia duten bertze proiektu/zerbitzuak, Udalaren finantzaketa justifikatua dagoenean.
Eskabideak aurkezteko epea: 30 egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.
Sarrigurenen, 2016ko otsailaren 10ean.–Alkatea, Alfonso Etxeberria Goñi.
Iragarkiaren kodea: L1604771