2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EGUESIBAR
Aldaketa, Desgaitasuna duten pertsonei aparkatzeko txartelak ematea arautzen duen ordenantzan. Behin betiko onespena
2016ko urtarrilaren 12an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zen Desgaitasuna duten pertsonei aparkatzeko txartelak ematea arautzen duen ordenantzako aldaketa. Espedientearen jendaurreko epean ez da alegaziorik edo erreklamaziorik aurkeztu. Beraz, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, ulertu behar da aldaketaren hasierako onespen hura behin betikoa bihurtu dela. Hori guztia deusetan ukatu gabe argitaratu behar dela indarra izan dezan. Hona hemen aldaketaren testu osoa:
ALDAKETA, DESGAITASUNA DUTEN PERTSONEI APARKATZEKO TXARTELAK EMATEA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZAN
Desgaitasuna duten pertsonei aparkatzeko txartelak ematea arautzen duen ordenantza berriak indarra hartu ondoren, 2015eko 207. Nafarroako Aldizkari Ofizialean urriaren 19an argitaratu baitzen, haien titularrak definitzen dituzten egoerak xehetasun handiagoz definitzeko beharra ikusi da. Hortaz, beharrezko ikusi da tokiko arau horren 2-1 artikuluari beste atal bat eranstea, ondokoarekin bat:
Artikulu bakarra.–Ordenantzaren 2-1 artikuluari b) atala eranstea.
1.–Indarra duen ordenantzaren testuko 2-1 artikuluari b) atala erantsi zaio, eduki hau daukana:
“b) Mugikortasun murriztua egiaztatua aurkez dezatela %33ko elbarritasuna edo handiagoa egiaztatzen duen ziurtagiriaren eta Nafarroako Osasun Zerbitzuak emandako osasun agiriaren bidez, frogatzen duena elbarritasunak modu larrian eragiten diola honetarako:
–Ibiltzeko, zangoetako edo gerri pelbikoko gaitz muskulu eskeletikoa dela-eta, makulua, eskumakilak, protesiak edo ortesiak erabiltzera behartuz.
–Ehun metroko tartean gelditu gabe ibiltzeko, gaitz organiko edo funtzionalek eraginda.
–Aulki gurpilduna behar izatea bere joan-etorrietarako.
–Aparkatzeko maniobrak egiteko, zango-besoetako edo gerri pelbikoko eta/edo sorbalda-gerrikoko gaitz muskulu eskeletikoa dela eta”.
2.–Egungo b) atala c) atala izatera pasatu da.
AZKEN XEDAPENA
Aldaketa honek indarra hartuko du, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 326. artikuluan ezarri epea iragan ondoan.
Sarrigurenen, 2016ko apirilaren 4an.–Alkatea, Alfonso Etxeberria.
Iragarkiaren kodea: L1604593