2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UNTZUE
2-329 herri lurzatiaren erabilera lagatzeko oinarrien aldaketa
Untzueko Udalak, 2015eko abenduaren 31n egin osoko bilkuran, gehiengo osokoarekin onetsi zuen, hasiera batean, 2. poligonoko herrilurretako 329. lurzatiko 2.000 metro karraturen desafektazioa, haien erabilera lagatzeko Ignacio Luquin Garcíari, ukuilu edo eskorta bat paratzeko, zaldien aisialdirako eremu bat duela, dagokion baldintza agiriarekin bat.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140. artikuluan ezarritakoarekin bat, espedientea jendaurrean egon da (2016ko 18. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 28an) eta ez da alegaziorik aurkeztu.
Hala ere, 2016ko apirilaren 7an, Udalak legezko gehiengoa zeukala, osoko bilkuran erabaki zuen oinarriak aldatzea; hortaz, espedientea interesdunen eskura dago Udal Idazkaritzan, eta berriz ere jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdun orok bidezko iruditzen zaizkion alegazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzan.
Jendaurrean dagoen bizkitartean inork alegaziorik edo erreklamaziorik aurkezten ez badu, herri lurzatiaren desafektazioaren eta erabilera lagatzeko baldintzen determinazioen hasierako erabakia behin betikoa bilakatuko da, eta espedientea Nafarroako Gobernura igorriko da, onets dadin; beraz, Nafarroako Gobernuak desafektazioa onestean ezartzen dituen baldintzetara loturik egonen da.
Untzuen, 2016ko apirilaren 19an.–Alkatea, Encarna Ducun Izpura.
Iragarkiaren kodea: L1604765