2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
UNTZUE
2016ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena
Untzueko 2016ko plantilla organikoaren iragarkia 2016ko 35. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 22an, eta jendaurreko aldian inork ez du alegaziorik aurkeztu. Beraz, behin betikoz onesten da.
Hortaz, 2016ko plantilla organikoa Nafarroako Aldizkari Ofizialean behar bezala argitaratzen da.
Untzuen, 2016ko apirilaren 19an.–Alkatea, Encarna Ducun Izpura.
ERANSKINA
Untzueko Udalaren 2016ko plantilla organikoa
Orbaibarko administrazio zerbitzuen batasunarekin partekatutako langileak Lanpostuak:
Funtzionarioa.
Idazkaria-kontu hartzailea (hutsik).
Lan-kontratuduna.
Administrari-ofizial 1 (hutsik).
2 administrari laguntzaile (hutsik).
Administrari laguntzaile 1, %20ko lanaldikoa (hutsik).
Udal langileak
Lan-kontratudunak.
Lanpostua: Udaleko peoia. Maila: “E”. Osagarriak: %15, mailakoa. %15,77, lanpostukoa. Lanaldia: %41,21. Administrazio egoera: jardunean.
Langileen zerrenda.
Udaleko peoia: Carolina Zaratiegui Sagardoy. Antzinatasuna: 2007ko urtarrilak 2.
Iragarkiaren kodea: L1604764