81. ALDIZKARIA - 2016ko apirilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SARTAGUDA

1. aldaketa 2015eko aurrekontu luzatuan. Behin betiko onespena

Goranzko doikuntzak hasiera batean onesteko osoko bilkuran hartutako erabakia 2016ko 36. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 23an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betikoz onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

GASTUAK:

II. kapitulua.–Argiteriaren eraginkortasunaren azterlana: Zenbatekoa: 4.000,00 euro.

SARRERAK:

Aurrekontu luzatuaren soberakina: 4.000,00 euro.

Sartagudan, 2016ko apirilaren 18an.–Alkatea, Paolo Albanese Weiss.

Iragarkiaren kodea: L1604742