2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZANGOZA
Udalaren San Vicente de Paúl zahar etxea 1. aldaketa 2015eko aurrekontuan. Behin betiko onespena
Udalaren 2015eko aurrekontuko 1. aldaketa hasiera batean onesten duen erabakia 2012ko 59. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 29an. Indardun legedian ezarritako jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.
1/2015 ESPEDIENTEA
–Kreditu gehikuntza:
1. kapitulua.–Zenbatekoa: 36.150.00.
–Finantzabidea, deuseztatze bidezko beheititzea:
8. kapitulua.–Zenbatekoa: 12.600.00.
–Finantzabidea, diru-sarrera handiagoak:
4. kapitulua.–Zenbatekoa: 23.550.00.
Zangozan, 2016ko apirilaren 18an.–Alkatea, Angel Navallas Etxarte.
Iragarkiaren kodea: L1604637