2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IRUÑA
Hasiera batez onestea Iruñeko udal-mugartean maila txikiko aisialdi-lokalen funtzionamendua arautzen duen Udal Ordenantza
Iruñeko Udalbatzak 2016ko apirilaren 7an egindako Osoko Bilkuran hasiera batez onetsi zuen Iruñeko udal-mugartean maila txikiko aisialdi-lokalen funtzionamendua arautzen duen Udal Ordenantza.
Espedientea jendaurrean paratuko da, hogeita hamar egunez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara eman eta biharamunetik aitzina, interesdunek espedientea aztertzeko eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkezteko aukera izan dezaten.
Ordenantza honen testua aztergai dago Hirigintza, Etxebizitza eta Birgaitzeko Alorreko bulegoetan (Armada etorbidea 2, 5. solairua).
Iruñeko udal-mugartean maila txikiko aisialdi-lokalen funtzionamendua arautzen duen Udal Ordenantza behin betiko onetsi dela joko da, behin jendaurrean egoteko aldia iraganik, inork alegaziorik aurkezten ez badu.
Iruñean, 2016ko apirilaren 11n.–Alkatea, Joseba Asiron Saez.
Iragarkiaren kodea: L1604779