81. ALDIZKARIA - 2016ko apirilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

1. poligonoko 1153 eta 430. lurzatien (S-6 Z-9) xehetasun azterlana, Mapsa SCLek sustatua. Hasierako onespena

Orkoiengo alkate udalburuak, 2016ko apirilaren 19an eman ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi zuen katastroko 1. poligonoko 1153 eta 430. lurzatien (S-6 Z-9) xehetasun azterlana, Mapsa SCLek sustatua, IS Group enpresak idatzitako agiriarekin bat.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluari jarraikiz, jendaurrean egonen da 20 egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Epe horretan espedientea ikusgai egonen da Udalaren bulego nagusietan, interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkezteko aukera izan dezaten.

Orkoienen, 2016ko apirilaren 19an.–Alkatea, Carlos Arroniz Loyola.

Iragarkiaren kodea: L1604760