81. ALDIZKARIA - 2016ko apirilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

2016. urteko lehen seihilekoko zergak

Interesdun guztiei oroitarazi nahi zaie hirilurreko eta landalurreko ondasunen gaineko 2016ko lehenbiziko seihilekoaren kontribuzioa kobratzeko borondatezko epea apirilaren 30ean hasi eta maiatzaren 31n bukatuko dela.

Ordainagiriek %5eko errekargua izanen dute 2016ko ekainaren 1etik 30era bitarte, biak barne.

Egun horretatik aitzina, inolako gaztigurik eman gabe, zorrak Diru-bilketa Agentziara igorriko dira, behar diren errekarguekin.

Helbideratutako ordainagiriak 2016ko maiatzaren 31n kobratuko dira.

Zergak helbideratu gabe baldin badaude, ordainketa Nafarroako Rural Kutxako edozein bulegotan egin beharko da; hartarako, Udalak postaz igorriko duen ordainagiria eraman beharko da. Hura jaso ez bada, gure bulegoetara etor daitezke, Noaingo Foruen plazako 3an, kopia biltzera.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Noain Elortzibarren, 2016ko apirilaren 19an.–Alkate udalburua, José Ignacio Erro Lacunza.

Iragarkiaren kodea: L1604777