2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MARTZILLA
Jarduerarako lizentzia. Eskaera
Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua bete dadin, aditzera ematen da Udalaren bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten.
Sustatzailea: Indusal Navarra SA. Jarduera: arropa-garbitegi industriala. Tokia: Martzillako El Campillo industrialdeko B karrika (G, F eta F1 lurzatiak, 7. sektoreko S7.1 eta S7.2 unitateak birzatitzeko proiektua aldatzearen ondoriozkoak, 2014ko ekainekoa).
Martzillan, 2016ko apirilaren 18an.–Alkatea, Mario Fabo Calero.
Iragarkiaren kodea: L1604723