81. ALDIZKARIA - 2016ko apirilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MARTZILLA

1., 2., 3. eta 4. aldaketak 2016ko ekitaldiko aurrekontuan. Behin betiko onespena

2016ko 59. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 29an, 2016ko aurrekontuan aldaketak egiteko erabakiaren hasierako onespena, 2016ko martxoaren 10eko osoko bilkuran hartua. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Kreditu gehikuntza:

1. aldaketa:

Kontu-saila: 1 312 62100.–Kultur etxe egoitzaren eraikina zaharberritzea: 217.000.000,00 euro.

3. aldaketa:

Kontu-saila: 1 912 10000.–Alkatearen ordainsarien esl.: 15.000,00 euro.

Kreditu berezia:

2. aldaketa:

Kontu-saila: 1 2314 62200: Zahar etxearen erreformak: 72.600,00 euro.

4. aldaketa:

Kontu-saila: 1 422 68100: Industria-lursailak erostea: 308.712,60 euro.

Finantzaketa:

1. aldaketa: 1 870.–Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako. 217.000,00 euro.

2. aldaketa: 1 870.–Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako. 72.600,00 euro.

3. aldaketa: 1 870.–Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako. 15.000,00 euro.

4. aldaketa: 1 870.–Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako. 158.712,60 euro.

1 600.–Industria-lursailak besterentzea. 150.000,60 euro.

Martzillan, 2016ko apirilaren 18an.–Alkatea, Mario Fabo Calero.

Iragarkiaren kodea: L1604709