2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LIZARRAGA
2016ko aurrekontuko akats zuzenketa. Hasierako onespena
Lizarragako Kontzejuak, 2016ko apirilaren 15ean egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2016ko aurrekontu orokor eta bakarreko akats zuzenketaren espedientea.
Onetsitako aurrekontua jendaurrean egonen da 15 egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, herritarrek edo interesdunek aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.
Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik edo erreklamaziorik aurkezten, 2016ko aurrekontu orokor eta bakarra behin betiko onetsitzat joko da, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren.
Lizarragan, 2016ko apirilaren 18an.–Kontzejuko burua, Xabier Senar Veiga.
Iragarkiaren kodea: L1604679