2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LEGARIA
2016ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena
Legariako Udalak, 2015eko azaroaren 6an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2016ko plantilla organikoa; erabakia 2015eko 250. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 17an.
Jendaurrean egoteko epea iraganik, inork ez baitu erreklamaziorik aurkeztu, behin betiko onetsitzat jo da. Hona haren laburpena:
Funtzionarioak
Izena: Legariako, Okoko, Etaiuko eta Olexoako Udalen Batasuneko idazkaria. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %41. Lanaldiaren luzapeneko osagarria: %10. Sarbidea: oposizioa. Egoera: hutsik.
Administrazio-kontratudunak
Izena: Legariako, Okoko, Etaiuko eta Olexoako Udalen Batasuneko idazkaria. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %41. Lanaldiaren luzapeneko osagarria: %10. Sarbidea: oposizioa. Egoera: jardunean.
Administrazio-kontratudunen izenen zerrenda
Rafael Hervás Guerrero. idazkaria.
Legarian, 2016ko apirilaren 18an.–Alkate udalburua, José Javier Echeverría Martínez.
Iragarkiaren kodea: L1604710