2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ITURMENDI
2. aldaketa 2015eko aurrekontuan, kreditu gehikuntzaren bidezkoa. Hasierako onespena
Iturmendiko Udalak 2016ko martxoaren 21ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zen aurrekontuko 2/2015 aldaketari buruzko espedientea.
Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluarekin eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 284 eta 276. artikuluekin bat, espediente hau jendaurrean egonen da 15 egun balioduneko epean, Udalaren Idazkaritzan, nahi duenak aztertu eta bidezko juzgatzen dituen erreklamazioak aurkez ditzan.
Erreklamazioak aurkezten ez badira, espedientea behin betiko onetsitzat joko da.
Iturmendin, 2016ko martxoaren 21ean.–Alkatea, Victoriano Gabirondo Lanz.
Iragarkiaren kodea: L1604744