81. ALDIZKARIA - 2016ko apirilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EULTZ

2016ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Eulzko Kontzejuak, 2016ko otsailaren 27ko osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea 2016ko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak. Iragarkia 2016ko 50. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 14an.

Legeak jendaurrean egoteko ezartzen duen epea iragan baita inork alegaziorik aurkeztu gabe, aurrekontu orokorra behin betikoz onetsirik gelditu da; hona hemen laburpena, kapituluz kapitulu:

SARRERAK:

III. kapitulua: 1.000,00 euro.

IV. kapitulua: 8.100,00 euro.

V. kapitulua: 16.340,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 25.440,00 euro.

GASTUAK:

I. kapitulua: 2.800,00 euro.

II. kapitulua: 14.090,00 euro.

IV. kapitulua: 670,00 euro.

VI. kapitulua: 7.880,00 euro.

Gastuak, guztira: 25.440,00 euro.

Eultzen, 2016ko apirilaren 14an.–Kontzejuko burua, Francisco Azcona Comas.

Iragarkiaren kodea: L1604589