2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ERROIBAR
2016ko aurrekontuak. Hasierako onespena
Erroibarko Udalak, 2016ko apirilaren 13an egin zuen osoko bilkuran, 2016. urteko udal aurrekontua onetsi zuen hasiera batez.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesatuek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Lintzoainen, 2016ko apirilaren 18an.–Alkatea, Enrique Garralda Erro.
Iragarkiaren kodea: L1604778