2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ERATSUN
1. poligonoko 604F eta 710C azpilurzatien desafektazioa herrilurretarako erabiltzeko. Hasierako onespena
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 140.2 artikuluan eta Erregelamenduan ezarritakoarekin bat, Eratsungo Udalak, 2016ko urtarrilaren 30eko bilkuran, legezko quoruma zuela, erabaki zuen hasiera batean onestea honako hauek herrilurretako erabileratik desafektatzea, 1. poligonoko 604 F azpilurzatia, 7.037,33 m²-ko azalera daukana Gorotzenea alderdian, eta 1. poligonoko 710 C azpilurzatia, 4.886,60 m²-ko azalera daukana Artzoko alderdian.
Azalera horiek 15 urtetarako erabiltzeko lagapenaren ondoriozkoa da desafektazioa, Canteras Retegui S.L. enpresak egindako eskaeran oinarriturik, Nafarroako Gobernuko Meategien Atalak harrobiaren ustiapenak ukitutako azalera horien erabilgarritasuna frogatzea eskatzen baitie.
Jendaurrean egonen da hilabetez, behar diren erreklamazioak egin daitezen.
Eratsunen, 2016ko otsailaren 10ean.–Alkatea, Francisco M.ª Retegui Descarga.
Iragarkiaren kodea: L1604727