81. ALDIZKARIA - 2016ko apirilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIKAZTELU

Hirigintzako hitzarmena Biosasun SArekin. Hasierako onespena

Deikazteluko Udaleko alkate udalburuak, 2015eko azaroaren 10ean eman ebazpenaren bidez, erabaki zuen hasiera batean onestea kudeaketako hirigintza hitzarmena Biosasun SArekin, katastroko 3. poligonoko 787, 788 eta 878 eta 1. poligonoko 190. lurzatien esparruan.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 25. artikuluan ezarritakoari jarraituz, espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, azter dadin eta, hala behar badu, bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Deikaztelun, 2016ko apirilaren 19an.–Alkate udalburua, Javier Oteiza Gurucharri.

Iragarkiaren kodea: L1604792