81. ALDIZKARIA - 2016ko apirilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIKAZTELU

Batzordeen burutzen eskuordetzea

Deikazteluko Udaleko alkate udalburuak ebazpena eman du 2016ko martxoaren 21ean. Hona hemen testua:

“1.–Informazio Batzordeetako burutzetarako eskuordetzeak aldatzea. Udal honetako urtarrilaren 25eko 9. Ebazpenaren bidez ezarri ziren eskuordetza horiek, eta honela geldituko dira:

–Kultura, jaiak eta turismoa: Aitziber Remirez Sagasti.

2.–Ebazpen hau izendatuari jakinaraztea, kargua onartzen ote duen azal dezan.

3.–Aipatutako eskuordetzearen iragarkia igortzea Nafarroako Aldizkari Ofizialera, argitara dadin, eta Udalaren iragarki oholean ikusgai jartzea.

4.–Osoko Bilkurari ebazpen honen berri ematea, egiten den lehenbiziko bilkuran.

5.–Eskuordetzeak indarra hartuko du ebazpen honen biharamunean.”

Deikaztelun, 2016ko apirilaren 12an.–Alkatea, Javier Oteiza Gurucharri.

Iragarkiaren kodea: L1604787