1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA. Iragarkia. Interesdunak epatzea 400/2016 Ebazpenaren kontrako errekurtsoan (maisu-maistren kidegoan sartzeko hautapen prozedura).
Iragarki honen bidez aditzera ematen da Pedro Nicolás Herrero Hontoria jaunak, CSI-CSIF sindikatua (Nafarroako Foru Administrazioa sektorea) ordezkatuz, gora jotzeko errekurtsoa jarri duela Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren otsailaren 12ko 400/2016 Ebazpenaren aurka, zeinak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuetan maisu-maistren kidegoan sartzeko hautapen prozedura eta maisu-maistren kidegoko karrerako funtzionarioek kidego horretan espezialitate berriak eskuratzeko prozedura onetsi baitzuen.
Horiek horrela, eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 112. eta 59. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, interesdun guztiak epatzen dira, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean alegazioak egin ahal izateko, Hezkuntza Departamentuaren Erregistroan aurkeztuz (Iruñeko Santo Domingo aldapa, z.g.) edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan ezarritako bideetatik edozein erabiliz.
Aurkeztutako errekurtsoaren kopia (espediente zenbakia: 0004-ED022016-000019) interesdunen eskura dago Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Iruñeko San Domingo aldapa, z.g.).
Iruñean, 2016ko apirilaren 19an.–Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusia, Javier Lacarra Albizu.
Iragarkiaren kodea: F1604759