2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
DEIKAZTELU
Aldaketa Herrilarreen aprobetxamendua arautzen duen ordenantzan. Behin betiko onespena
Deikazteluko Udalak, 2015eko azaroaren 26an egindako osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Herrilarreen aprobetxamendua arautzen duen ordenantzan.
Onespenaren erabakia 2016ko 24. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 5ean, eta jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu; hortaz, ordenantza hori behin betiko onetsi da eta osorik ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Deikaztelun, 2016ko martxoaren 31n.–Alkatea, Javier Oteiza Gurucharri.
HERRILARREEN APROBETXAMENDUA
ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA
7. artikulua. Deikazteluko Udaleko herrilarreen aprobetxamendua baterako ustiapen unitatea da, bertze finka partikular batzuekin baturik, antzinako usadioari, legeari edo hitzarmenari jarraikiz, eta bazkalekuen lote hauetan banatzen da:
a) Montejurra-Iturmayor bazkalekua, eratzen dena Cabezamelón eta Iturmayor bazkalekuak batuz, honako lur hauek dituztenak: Cabezamelón; Gómez-Iturmayor eskortaren iparraldera dauden lurrak; Calvario karrikaren eta izen bereko bidearen ezkerreko aldean dagoen lurra, bideko lehenbiziko gurutzea, Lizarratik Allorako errepideraino, eta, errepidean behera, mugapeko ezkerreko aldea, Alloko mugaraino eta Ega ibairaino, Morentingo muga, Muniaingo muga, muga hori Cabezamelónekin lotzen duen zuzeneraino, eta handik behera, Arellanoko mugaraino, eta Unzizu bidea, Nievas karrikako sarreraraino, Francisco Azcona Azconaren etxe ondoan. 9.461.941 metro koadroko azalera du.
b) Laza-Aranzes bazkalekua; Allotik Arroitzako errepidetik aurrera dagoen lurra, Deikaztelutik Sesmarako errepidearen bi aldeetan dagoen mugapea, Allotik Sesmarako errepideraino, errepide horren eskuineko aldetik Mayor ibairaino, ibaian gora egin Arellanoko mugaraino, eta muga horretatik Allotik Arroitzako errepideraino. 5.765.435 metro koadroko azalera da.
c) Abajo bazkalekua, bere baitan ditu Ezkibel bazkalekua eta Barandalla Ezkibel bazkalekua; Allotik Sesmaraino errepideko ezkerreko aldeko lur guztia, 5.817,284 metro koadro; Barandalla; Allotik Sesmarako errepideko eskuinaldeko lurra, Mayor ibaitik hegoaldera, 5.880.512 metro koadro; bi bazkalekuak baturik, 11.697.796 metro koadro dira.
d) Dehesa bazkalekua: Calvario karrikaren eta Calvario bidearen ezkerreko aldean dagoen lurra, bidearen lehenbiziko gurutzetik Lizarratik Allorako errepideraino, eta Allotik Arroitzako errepidea, Arellanoko mugaraino, muga horretatik gora Unzizuko bideraino, Nievas karrikaren hasieraraino, Francisco Azcona Azconaren etxearen ondoan. 5.406.536 metro koadroko azalera da.
14. artikulua. Esleipenak hamar urte iraunen du, 2016ko uztailaren 1etik 2026ko ekainaren 30a arte.
16. artikulua. Zenbat azienda hartzen ahal duten eta larreen kalitatea kontuan harturik, Deikazteluko Udalak, bazkaleku loteak aprobetxatzeko, honelako kanonak finkatu ditu:
a) Montejurra-Iturmayor bazkalekua: 6.009,98 euro.
c) Laza-Aranzes bazkalekua: 2.649,95 euro.
d) Abajo bazkalekua: 7.011,85 euro.
e) Dehesa bazkalekua: 2.918,44 euro.
26. artikulua. Bazkaleku bati uko egiten bazaio, ez da aukerarik izanen beste bazkaleku baten esleipena hartzeko. Zerealetan, lastoa uztaren partea da. Nekazariak 15 egun ditu, uzta bildu ondoren, lastoa fardeletan jasotzeko.
27. artikulua. Nekazariek ezin izanen dituzte lurrak landu abuztuaren 5a pasatu arte, salbu trenpu onarengatik komeni bada.
Iragarkiaren kodea: L1603906