81. ALDIZKARIA - 2016ko apirilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORELLA

3/2016 aldaketa aurrekontuan. Behin betiko onespena

2016ko 61. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 31n, aurrekontuan aldaketa egiteko hasierako onespenaren erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

3/2016 aldaketa: Kreditu gehikuntza.

VI. kapitulua: 60.000 euro.

Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinen bidez finantzatua.

Corellan, 2016ko apirilaren 19an.–Alkatea, Gorka García Izal.

Iragarkiaren kodea: L1604720