2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CASTEJÓN
1. aldaketa 2016ko aurrekontu luzatuan. Behin betiko onespena
2016ko aurrekontu luzatuan 1. aldaketa (goranzko doikuntza) egiteko erabakia 2016ko martxoaren 11ko osoko bilkuran onetsi zen hasiera batean eta 2016ko 58. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu, martxoaren 23an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuan egin aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Goranzko doikuntza:
GASTUAK | ZENBATEKOA |
VI. kapitulua | 42.001,52 euro |
GASTUAK, GUZTIRA | 42.001,52 euro |
Finantzaketa:
GASTUAK | ZENBATEKOA |
Aurrekontu luzatuaren soberakina | 42.001,52 euro |
Castejonen, 2016ko apirilaren 18an.–Alkatea, David Álvarez Yanguas.
Iragarkiaren kodea: L1604639