2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CAPARROSO
Mairagako Mankomunitatearekiko lankidetza hitzarmena
Caparrosoko Udalak, 2016ko apirilaren 6an egin osoko bilkuran, erabaki zuen Mairagako Mankomunitatearen esku uztea Caparrosoko Virrey López del Portillo eta Príncipe de Viana kaleetako zoladura berritzeko lanak egiteko, zuzentzeko eta haien proiektua idazteko kontratazio espedienteen kudeaketa administratiboa. Horretarako behar den lankidetza hitzarmena onetsi zuen eta bi entitateek 2016ko apirilaren 15ean sinatu zuten.
Aditzera ematen da, eraginkortasun osoa izan dezan.
Caparroson, 2016ko apirilaren 19n.–Alkatea, Aquilino Jiménez Pascual.
Iragarkiaren kodea: L1604751