81. ALDIZKARIA - 2016ko apirilaren 28a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CAPARROSO

Aldaketa, Laborantzarako herrilurren aprobetxamendua arautzen duen ordenantzan. Hasierako onespena

Caparrosoko Udalak, 2016ko martxoaren 31n egin osoko bilkuran, gehiengo osoz erabaki zuen hasiera batez onestea aldaketa Laborantzarako herrilurren aprobetxamendua arautzen duen ordenantzan, haren 14, 17, 20, 24, 26, 28, 28 bis (berria), 33, 36, 45 eta 47. artikuluei dagokiena.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 b) artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Espedientea ikusgai dago Caparroso Udal bulegoetan (España plaza, 12, goizeko 10:00etatik 13:30era, astelehenetik ostiralera).

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, Laborantzarako herrilurren aprobetxamenduak arautzen dituen udal ordenantzan egin aldaketa behin betiko onetsirik geldituko da, eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean, indarra har dezan.

Caparroson, 2016ko martxoaren 31n.–Alkatea, Aquilino Jiménez Pascual.

Iragarkiaren kodea: L1604634