2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERUETE
Lur publikoaren desafektazioa
Berueteko Kontzejuak, 2016ko apirilaren 2an egin batzarrean, honako hau erabaki zuen aho batez:
1. Hasiera batez onestea, bilkuraren gehiengo osoz, Berueteko 11. poligonoko 502. lurzatiaren 166 m²-ren desafektazioa, erabilera lagatzeko Jesús Manuel Arangoa Cíari.
2. Erabilera lagatzeko baldintzen agiria onestea, herri erabilerakoa den ur biltontzi hori biltegi gisa erabiltzeko.
3. Jendaurrean egotea hilabeteko epean, Kontzejuaren iragarki oholean jarrita, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, egoki juzgatzen diren alegazioak aurkezteko.
4. Hasiera bateko erabakia behin betikoa bilakatuko da alegazio edo erreklamaziorik aurkezten ez bada.
Berueten, 2016ko apirilaren 5ean.–Alkatea, Ascensio Indacoechea Arangoa.
Iragarkiaren kodea: L1604631